XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Aralarko San Migel santutegiaren Arimeriako aziendaz, jatorrizko ohituraren arabera, hitzarmenez onartu zeneko ageriak zer zioen ikus besterik ez dugu J. Goñi Gaztanbidek 1997an argitaratu zuen Colección Diplomática de la Catedral de Pamplona deritzan I. liburukiko 269. orrialdean datorren 305 zenbakidun dokumentua, non dioen: Erit autem talis differencia inter Orti Lehoaniz et Açeari Umea et successores eorum, quod Orti Lehoarriz faciet ut lingua Navarrorum dicatur unamaizter et Açeari Umea faciet buruçagui, quem voluerit.

Beraz, hori irakurriz ez dago inondikako zalantzarik Lingua Navarrorum euskara zela eta ez beste.

Fernando Katolikoak 1512an Nafarroa hartu zuenetik, Albret erregea destronaturik, bere alde hain leialak zituen agramondarren alde maizago jaikitzen omen ziren nafar euskaldunak eta horregatik, Karlos V. Enperadorearen denboran, ahalegintzen omen ziren apezpiku gaztelarrak jartzen.

Hortaz ikus berriz ere F. Idoateren Esfuerzo bélico de Navarra en el siglo XVI liburu beraren 219. orrialdea.

Baina, Trentoko Kontzilioaren eraginez, dotrinak herriaren hizkuntzan jartzea gomendatzen zen.

Iruñeko Apezpikutegiaren Pastoral bisitetatik ikus ditzakegunez, gaztelaniarik ulertzen ez zuten herrietan euskaraz egitea gomendatzen zuen.

Hala dakar J. Goñi Gaztanbidek Historia de los Obispos de Pamplona (1985) deritzan obraren IV. liburukiko 390. orrialdean.

Trentoko aginduen arabera bideratu zen auzia, baina ez zenbait eragozpen sortu gabe.

Nafarroan 1584ko Pastoral bisitek erakusten dutenez, Allingo Eulz herrixkakoek euskararik ez zekien abatea jarri zitzaiela eta sortu zituzten eztabaidak hor daude J. Goñi Gaztanbideren obra horretan, 479-480. orrialdeetan.

Hala eta guztiz ere, 1590. urtean idatzi ziren Constituciones synodales-etan finkatu ziren ordea.

Pedro de la Fuente apezpikuaren denboran, dotrina irakasteko arau zehatzak.

Garai hartan euskaraz ezagutzen zen dotrina bakarra Sancius de Elsok Iruñean 1561ean argitara emandako Doctrina Christiana zen, gazteleraz eta euskaraz egina.

Eta 1621ean Utergako (Ilzarbe ibarra) erretore zen Juan Beriainen mezatarako eskuliburua argitaratu zuten Iruñean bertan.

Honen xehetasunak egoki eskaini zizkigun Aingeru Irigaraik, A. Apat-Echebarne izenordepean argitara eman zuen Noticia y viejos textos de la Lingua Navarrorum (1971) liburuaren 97-101. orrialdeetan.